XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estalpetik irten, urrutiko mendiska batera igo, haurra ez esnatzearren, eta danborra jotzen hasi zen.

Mendien, elurraren eta hotzaren musika zen.

Harresiak zaintzen zeuden soldaduek entzun zuten danborraren hotsa, eta ordurako hiritik hurbil zeuden hiru gizon aberats eta jakintsuek ere bai.

Urrutiko lurraldeetan ere entzun zuten.

Ehiztariaren hots hura bailaraino eta hango mendi izoztuetaraino heldu zen.

Eta lurralde hartako biztanleak poztu egin ziren; bazekiten ehiztariak albiste onak zekartzala.

Sehaskan lo zegoen haurtxoak ere entzun zuen danborraren hotsa eta dena ulertu zuen.